XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gertakizunen aria Lucerne aintziran ekaitza lertzear zegoen.

Ontzikaria bere ontzia legorrean estekatzen ari zala, Baumgarten iritxi zan igeska.

Atzetik Gessler jauntxoaren gudariak zetozkion.

Arren eta arren beste ertzera eramateko eskatu zion.

Laister jabetu zan ontzikaria zer gertatzen ari zan.

Wolfshot aundizkia, gazteluko jauregizain berria, Baumgarten'en etxera etorri zan.

Bustialdia artu naian, etxekoandreari ur beroa gerta zezaion agindu zion.

Ausarkerietan asi zitzaionean, andreak iges egin aal izan zuan eta basora joan zan senarrarengana.

Baumgarten'ek, lasterka etxera joan eta aizkoraz Wolfshot'i kaskezurra erdibitu zion.

Ala nai-ta-ez erbestera alde egin bearrean aurkitzen zan.

Erriko jende xumea Baumgarten'en alde jarri zan.

Iges egiten lagun zezaiola eskatu zioten ontzikariari.

Baiñan ekaitza gaiñean zuten eta ontzikaria ez zan ausartzen.

Orduantxe eldu zan Wilhelm Tell, eiztaria.

Bera zan ekaitzean ontzia lematzeko gauza zan bakarra.

Baumgarten'en ixtorioa entzun bezain laister, etsi-etsian ontzian sartu zan, igeslaria beste ertzera eramateko prest.

Aldendu ziranean iritxi ziran eriosuar gudariak.

Beren gizonak iges egin ziela konturatu ziranean, aren erri-lagunengandik artu zuten apena: ardiak il eta bordak sutu egin zizkieten.

Suizatarrak, askatasun-zale izanik, aserre zeuden, Austria'ko Kaiserrak beren Lurraldeetara, errege-orde bezela, Gessler bidali zielako.

Etxe argaleko semea zan au eta suizatar zuurren ondo izatea ez zuen begi onez ikusten.

Aien patxada eta jarrera askeak bere onetik ateratzen zuten.

Gaiñera, bere lurrean zergak Kaisserrari zuzenean ematen zizkioten; orrela errege-ordearen mozkiñak oso murriztuak gelditzen ziran.

Suizatarren buru arroa umildu naian, Gessler'ek toki agiri batean, aga baten muturrean txano bat ipiñi zuen eta aren aurrean danek burua makurtzeko agindua eman.

Halden'go Henry gizon prestua zan.

Bere idi-pare ederrena kentzeko asmotan etorri zitzaizkion bein baserrira Gessler'en mandatariak.

Baiñan Arnold bere semeak eraso eta esku-makillaz jo zituenean, idiak bertan utzi eta anka egin bear izan zuten.

Orduan Arnold'ek obe zuela ezkutatu pentsatu zuen.

Alde egin zuanean, gudariak etorri eta Henry zaarra oiñazetu egin zuten, begiak erauzteraiño.

Suizatarrek bere buruzagi bezela Fûrst aukeratu zuten eta erabaki au artu: (...).